Boyoma ur-jauziak ,lehen Stanley ur-jauziak deituak, zazpi ur-jauzien talde bat dira, Lualaba ibaiaren gainean, Kisanganitik hurbil, ehun kilometrotara zabaltzen direnak. Guztira, malda 61 metrotakoa da.Ur jauzien behealdean, Lualaba ibaia Kongo ibaia bilakatzen da. Trenbide bati esker ur jauziak zeharkatu eta ibaiko nabigazioa jarraitzen du, Kisangani eta Ubundu hiriak konektatuz.