Bostoneko Arte Ederren Museoa (ingelesez Museum of Fine Arts, Boston, MFA), Ameriketako Estatu Batuetako museorik handienetako bat da, eta mendebaldeko hemisferioko bigarren bilduma iraunkorrik handiena du, New Yorkeko Arte Museo Metropoliarrekoaren ondoren. Museoko egungo zuzendaria, Malcolm Rogers da.
1870ean sortu eta 1876an inauguratu zen, bertako bilduma asko,
Bostoneko Ateneoaren
arte galeriatik hartuta. Masachusets estatuko hiriburu den
Bostoneko Huntington Etorbidean dago 1909tik. Bere xede
kontserbatzaileaz gain, museoa, arte akademia batekin elkartuta
dago, Bostoneko Arte Ederren Eskolarekin, hain zuzen, baita
senidetutako museo batekin ere, Nagoya/Bostoneko Arte Ederren
Museoarekin, Japoniako Nagoia
herrian.
Museo honetako lanik azpimarragarrienetako batzuk, honako hauek
dira:
- Egiptoko antigoaleko gauzak, horien artean, eskulturak,
sarkofagoak eta bitxiak
- Antzinako margolaritza europarra, mundu osoan ospetsuak diren
lanekin: Rogier van der Weyden, Greko, Diego Velazquez, Jacob
Jordaens, Rembrandt...
-
Frantziako
margolaritza inpresionista eta inpresionismo ostekoa, Paul
Gauguinen margolanak barne. Adibidez Nondik gatoz?, Zer
gara?, Nora goaz? (frantsesez D'où venons-nous? Que
sommes-nous? Où allons-nous?), baita Edouard Manet, Pierre-Auguste
Renoir, Edgar Degas, Claude Monet, Vincent Van Gogh eta Paul
Cezannenak ere, beste batzuen artean.
- XVIII. eta XIX. mendeetako margolari estatubatuarren lanak,
John Singleton Copley, Winslow Homer eta John Singer Sargenten lan
asko barne.
-
Japoniar
zeramikazko 5000 atalez osatuta dagoen Edward S. Morse bilduma,
Japoniatik kanpo dagoen japoniar lanen bildumarik handiena
dena.
- Gund galeria, denbora baterako erakusketak hartzen dituena,
lorategi japoniar batek, museotik kanpo, gune lasai eta erlaxagarri
bat eskaintzen duen bitartean.
- Sarri, erakusketa bereziak hartzen ditu, ospetsuena, Art of
Star Wars delarik (Star Warseko diseinuei buruzkoa), 2002an
egin zena eta 1.652.000 bisitari erakarri zituena.