Borsippa

Borsippa (sumerieraz: BAD.SI.(A).AB.BAKI; akadieraz: Barsip eta Til-Barsip) antzinako Mesopotamiako (egungo Irak) hiri garrantzitsu bat izan zen, laku baten ertzean eraiki zena, Babiloniatik 18 kilometro inguru hego-mendebaldera, Eufrates ibaiaren ekialdeko ibarrean. Bere egungo izena, Birs Nimrud da. Babiloniar mitologiako jakinduriaren jainkoa zen Naburen eta honen paredroa zen Tashmetumen hiria izan zen.

Borsippa, ohi, Babiloniarekin lotuta, sumertar pizkundetik seleuzidar inperioaren garairarte datatutako testu ezberdinetan aipatzen da, baita testu islamiar primitiboetan ere. Hala ere, paleobabiloniar garaian (K. a. II. milurtekoaren lehen erdian) hasten da garrantzitsua izaten, Babiloniako erresumaren gune garrantzitsu bihurtuz, oso antzinatik herri honen mende dagoelarik, une bakar batean ere botere autonomorik izan gabe. Hammurabik, bertan, hiriko tenplu nagusia zen Ezida berriztu zuela ezagutzen da.

Borsippa, hala ere, historikoki zein arkeologikoki, K. a. I. milurtekoan ezagunagoa da. Bere garaiko jazoera politikoak pairatzen dituen arren (aramearren eta kaldearren ordainarazpena, asiriar inbasioak, matxinadak, etab...) bertako jainkoa zen Nabugatik garrantzia hartzen du ("Marduken semea" deitua, Babiloniako jainko babeslea zena), garaiko jainkorik gurtuenetako bat, bereziki asiriar eta babiloniar erregeen aldetik. Hiri santu bihurtzen da, erromesaldi toki garrantzitsua. Ezida eta bere zigurata, Eureminanki izenekoa, Babiloniako errege kaldearrak izan ziren Nabopolassar eta bere seme Nabukodonosor II.ak zaharberritu zituzten, bi hauek, modu esanguratsuan, Naburen omenezko izen teoforoak daramatzatelarik.

Aztarnategi arkeologikoa

Tell hau oso antzinatik ezagutzen den arren, Borsippan eginiko lehen indusketak, 1852 eta 1854 artean izan ziren, Jules Oppertek zuzendutako talde batek zehazki. Henry Rawlinsonek, hiria identifikatu zuen 1855ean. Hormuzd Rassam bertan egon zen 1879 eta 1882 artean, bertan, legez kanpoko indusketak eginez. Indusketa hauen ondorioz, Borsippan jatorria zuten astronomiari administrazioari eta legeei buruzko taulatxo kuneiforme ugari, merkatu beltzean berreskuratuak izan dira. Robert Koldeweyk laburki industu zuen 1902an, eta bere gune sakratuaren perimetroa mugatu zuen. Hala ere, 1980rarte ez zen beste talderik joan bertara, urte horretan, E. Trenkwalderrek zuzendutako Innsbruckeko Leopold-Franzens Unibertsitateko arkeologo austriar batzuk joan ziren arte, modu zientifikoagoan industuz.

Aztarnategian, zigurataren hondakin ikusgarriak nabarmentzen dira. Nabukodonosor II.aren idazkun batek, errege honek Naburen tenplua nola berritu zuen kontatzen du, "zazpi esferen tenplua", "lapis-lazuliko adreiluz", honek, inongo zalantzarik gabe, tenpluari, itxura gogoangarri bat eman ziolarik. Arkeologo austriarrek, Nabukodonosorrek eraikitzea agindu zuen zigurata, K. a. II. milurteko dorre txikiago baten hondakinak erabiliz eraiki zela adierazi dute. Behin amaitu zenean, 63 metroko garaiera zuen, eta zazpi terraza zituen; gaur egun, oraindik, bere hondakinak, inguruko lautadarekiko 47 metro altxatzen dira. Bere indusketan aurkitutako idatzitako harri fundatzaile batek, Nabukodonosorrek, Borsippako zigurata, honetaz bere zimentuak baino geratzen ez direlarik, Babiloniakoaren diseinu beraren arabera eraikiarazteko zuen nahia kontatzen du. Erregeak, Naburen dorrea zerura iritsiko zela esan zuen, errege honen beste idazkun baten arabera, adierazpen honek, denbora batez, oker, arkeologoei, Itun Zaharrean agertzen den Babelgo dorrearen hondakinen aurrean zeudela sinetsarazi zielarik.

K. a. 539an Babiloniako erresuma erori eta Persiar Inperioa sortu ondoren, Borsippak, hiri garrantzitsu izaten jarraitu zuen. Artxibategi administratiboak, Xerxes I.aren erregealdian sortu zen matxinada erreprimitu ondoren amaitzen dira, tenplukoak, seleuzidar garairaino iristen diren arren. Estrabonek, hiria, K. a. I. mendearen amaieran bisitatu zuen, Apolo (Nabu) eta Artemisa (Tashmetum)en gurtza existitzen zela aipatuz, baita, hirian, xaguxar ugari zeudela ere. Borsippan aurkitutako zagutzen den idazkunik berriena, IV. mendean datatua dago. Ondorioz, hiria, bertako biztanleek, Kristo ondorengo lehen milurtekoaren erdialde inguruan utziko zuten.

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Borsippa ez dago oraindik aholku edo argibiderik. Agian izango al zara bidaiarientzako informazio baliagarria bidaltzen lehena? :)
2.4/10
4 jendea egon da

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Wabel tubal

hasita $67

Sigma House Al Jawhara

hasita $80

Copthorne Al Jahra Hotel & Resort

hasita $154

Sigma House - Al Dahiya

hasita $53

Raoum Inn Arar

hasita $48

Marina arar

hasita $42

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Etemenanki

Etemenanki (Sumerian: Шаблон:Cuneiform Шаблон:Transl 'temple of

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Ishtar Atea

Ishtar Atea (asirieraz ܕܵܪܘܲܐܙܲܐ ܕܥܵܐܫܬܲܪ , Darwaza D'Ishtar, arabie

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Babiloniako Lorategi Esekiak

Babiloniako Lorategi Esekiak, baita ere Semiramisen Lorategiak,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Imam Husayn Shrine

The Shrine of Husayn ibn ‘Alī (Arabic: مقام الامام الحسين‎) is

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Great Mosque of Kufa

The Great Mosque of Kufa, or Masjid al-Kūfa (Arabic: مسجد الكو

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Imam Ali Mosque

The Imām ‘Alī Holy Shrine (العربية. حرم الإمام علي), also known as

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Al-Ukhaidir Fortress

The Fortress of Al-Ukhaidir or Abbasid palace of Ukhaider is located

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Taq-i Kisra

The Tāq-i Kisrā (Persian طاق كسرى , meaning Iwan of Khosrau) is a Per

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Machu Picchu

Machu Picchu (ketxuazko machu pikchu, 'tontor zahar') kolonaurreko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Atenasko Akropolia

Atenasko Akropolia Grezia klasikotik heldu zaigun ondarerik

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Old Town, Al-'Ula

The Old Town is an archaeological site near Al-'Ula, Medina Province,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Persepolis

Persepolis (grezieraz Περσέπολις, Persepolis, literalki 'pertsiar

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Poseidonen tenplua (Sounion)

Sounion lurmuturreko Poseidonen Antzinako tenplu grekoa K.a. 444-440

Ikusi antzeko leku guztiak