Borobudur IX. mendeko monumentu budista bat da, Java uhartean kokatua, Indonesian. Monumentuak sei plataforma laukiz osatua dago, gainean hiru plataforma biribil dituena, 2.672 erliebez eta 504 Budaren estatuez apainduak. Kupula nagusia, goiko plataformaren erdian, zulatutako 72 estupetan eseritako 72 Buda estatuaz inguratua.
Monumentu hau Budaren omenezko santutegia eta erromesaldi tokia da. Erromesak monumentuaren oinarria hasten dute ibilbidea eta gorantz doaz inguratuz kosmologia budistako hiru mailak zeharkatuz:Kāmadhātu (desiraren mundua), Rupadhatu (formen mundua) eta Arupadhatu (itxuragabetasunaren mundua).
Aztarnen arabera, Borobudur XIV. mendetik aurrera bertan behera utzi zen, Javako erresumetan Budismoa eta Hinduismoa alboratzen joan ziren heinean, javatarrek Islama bereganatu baitzuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |