Boijmans Van Beuningen Museoa Herbehereetako Rotterdam hiriko arte museo bat da. Rotterdam erdialdeko Museumpark-en kokatuta dago Kunsthal eta Historia Naturalaren Museotik gertu.
Museoa 1849 urtean ireki zuten. Bertan Frans Jacob Otto Boijmans (1767-1847) eta Daniël George van Beuningen (1877-1955) lanen bildumak daude baita Erdi Arotik arte garaikidea bitarteko lanak ere; besteak beste Rembrandt, Claude Monet, Vincent van Gogh, eta Salvador Dalíren lanak aurki ditzakegu.
Museoa 1849 sortu zen eta hasiera batean Boymans Museum izena zuen izan ere Frans Jacob Otto Boijmans (1767-1847) en bilduma biltzen zuelako. Jatorrizko museoaren bilduma gehiena 1864 urteko sutean galdu egin zen.
1958 urtean Daniël George van Beuningen (1877-1955) enpresaburuaren bilduma gaineratu zitzaion eta ordudanik Boymans-van Beuningen Museoa du haren izena. 1996 urtean ortografia aldaketa egin zuten eta azkenik behin betiko izena Museum Boijmans Van Beuningen da.
Museoak bilduma anitza du, Erdi Arotik hasita arte garaikide aroraino. Bilduma gehiena aipatutako bi bilduma pribatuei esker osatua izan da baina urteetan zehar beste hainbatek ere lagundu izan dute.
Erakusketa iraunkorreko artista ezagunenak honako hauek diraː Hieronymus Bosch, Pieter Bruegel the Elder, Rembrandt, Claude Monet, Wassily Kandinsky, Vincent van Gogh, Maurizio Cattelan, Paul Cézanne, René Magritte, Salvador Dalí, Mark Rothko, Edvard Munch , eta Willem de Kooning.
Beste alde batetik, paper lanetan (grabatuak, marrazkiak, litografiak, etab.) Erdi Arotik gaur egunera osatzen duen munduko bilduma aberatsenetarikoa da.
Sjarel Ex da museoko zuzendaria 2004 geroztik.
2013an, museoak 292,711 bisitari izan zituen eta Holandan bisita gehien zituen museoetatik 14. postuan egon zen.