Mendi Urdinak (ingelesez: Blue Mountains) Hegoaldeko Gales Berrian dagoen mendikatea da, Sydney inguratzen duena. Mendikate Banatzaile Handiaren zati bat dira. Izenik ez duen tontor bat du gailurrik garaiena: 1.189 metro. 2000. urtean UNESCOk bere inguruko eskualdea Gizateriaren Ondare izendatu zuen.