Bilbo-Loiu aireportua

Bilbo-Loiu aireportua — ofizialki Bilboko aireportua / Aeropuerto de Bilbao — (IATA: BIO, NAZE: LEBB) Bilboko nazioarteko aireportua da eta Loiuko udalerrian dago. Euskal Herriko garrantzitsuena da, bidaiari eta hegaldi kopuruan.

Historia

Loiu eta Sondikako aireportua eraiki aurretik beste kokaleku bat pentsatu zen Bilboko aireportua ezartzeko, Galeako labarretan alegia. Dena dela 1930eko hamarkadan Sondikako lehen aireportu xumea eraiki zen.

Aireportuko gaur egungo terminala Santiago Calatrava arkitektuak diseinatua da. Daukan formagatik "Usoa" ezizenez ere da ezaguna, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago, kolore zuria nagusi delarik. 1997an zabaldu zuten eta Sondikako terminal zaharra ordezkatu zuen. Gaur egun, Sondikako terminala zama trafikoarentzako erabiltzen da. Terminal berriaz gain, kontrol dorre berria ere eraiki zen, arrano baten formakoa. Kontrol dorre zaharra terminal zaharraren ondoan mantendu da.

Guggenheim Bilbao museoa zabaltzearekin batera Bilborako hegaldien eskaria asko handitu zen, eta hegaldi merkeetako hainbat konpainia Bilboko aireportuan ezarri ziren, EasyJet eta Vueling esaterako. Easyjetek izandako arrakasta aireportuan betidanik egondako British Airwaysi kalte egin zion eta azkenik British Airwaysek Bilbo eta Londres artean eskaintzen zuen hegaldia kendu zuen.

2005 eta 2006ra bitartean Santander eta Gasteizko aireportuetan Londreserako hegaldiak jarri zituen Ryanair hegaldi merkeen konpainiak (Kantabriako eta Arabako agintariek pare bat milioi euroko ordainketak egin eta gero). Konpetentzia horrek Bilboko aireportuaren hazkundea eten du, Kantabria eta Araba Loiura etorri ohi ziren bidaiari askok orain euren jaioterritik hurbilago dauden aireportuetatik bidaiatzen dutelako.

Gaur egun, Bilbotik aireportura Bizkaibus zerbitzu zuzena dago, ordu erdiro Termibusetik irtetzen dena. Donostiarekin lotura ere badu, Lurraldebusek eskaintzen duena. Etorkizunari begira, aireportua eta Bilbo trenez lotu nahi dira. Horretarako, EuskoTren konpainia publikoaren trenbidea luzatu egingo da, eta Artxanda mendiaren azpitik tunel berri bat eraikiko da.

Ezaugarri teknikoak

Terminalak guztira sei finger dauzka, eta bi pista, 12-30 pistak guztira 2.600 metroko luzera dauka, eta 10-28 pistak 2.200 metroko luzera. Guztira hegazkinentzako hamar plataforma daude. Terminalaren alboan, autoa dohainik aparkatzeko lurpeko aparkaleku bat eraiki zen, guztira 3.000 autorentzako tokia duena. Mungiako autobide berria eraiki zenean, aireportura zuzenean doan sarbide bat eraiki zen.

Aireportuaren IATA kodea BIO da, eta ICAO kodea LEBB.

Lurreratzeko laguntza instrumental ezberdinak daude. 12-30 pistak ILS erako laguntzak ditu, 10-28 pistak ordea VOR erakoa.

Hegaldiak

Gaur egun aireportuan operatzen duten konpainiak honakoak dira:

Hegaldiak
  • Aer Lingus:
Udan: Dublin
  • Air Berlin:
Palma Mallorcakoa
  • Air Europa:
Alacant, Eivissa, Fuerteventura, Tenerife-Hegoaldea, Tenerife-Iparraldea, Kanaria Handia, Lanzarote, Madril-Barajas, Málaga, Menorca, Palma, Sevilla
  • Air France HOP! konpainiaren bitartez:
Paris-Charles de Gaulle
  • Alitalia:
Erroma-Fuimicino
  • British Airways:
Londres-Heathrow (2015eko martxoaren 29 hasten da)
  • Brussels Airlines:
Brusela-National
  • Czech Airlines:
Udan: Praga (2015eko ekainaren 4an hasten da)
  • easyJet:
Bristol (2015eko apirilaren 19an hasten da), Londres-Stansted, Manchester Udan: Lisboa
  • easyJet easyJet Switzerland konpainiaren bitartez:
Geneva
  • Germanwings:
Düsseldorf Udan: Stuttgart
  • Iberia:
Madril-Barajas
  • Iberia Air Nostrum konpainiaren bitartez:
Alacant, Palma Mallorcakoa, Santiago Compostelakoa, Valentzia, Vigo, Udan: Jerez de la Frontera, Madeira
  • KLM KLM Cityhopper konpainiaren bitartez:
Amsterdam-Schipol
  • Lufthansa:
Frankfurt, Munich
  • Lufthansa CityLine konpainiaren bitartez:
Munich
  • Norwegian Air Suttle:
Oslo-Gardermoen
  • Swiss International Air LinesSwiss European Air Lines konpainiaren bitartez:
Zürich (2015eko maiatzaren 2an hasten da)
  • TAP Portugal Portugália konpainiaren bitartez:
Lisboa
  • Turkish Airlines:
Istanbul-Atatürk, Santiago Compostelakoa
  • Volotea:
Udan: Venezia-Marco Polo
  • Vueling:
A Coruña, Alacant, Amsterdam-Schipol, Bartzelona-El Prat, Brusela-National [2015eko martxoaren 30ean hasten da], Kanaria Handia, Lanzarote, Londres-Gatwick [2015eko martxoaren 29an hasten da], Londres-Heathrow [2015eko martxoaren 28an amaitzen da], Málaga, Paris-Orly, Sevilla, Tenerife-Iparraldea Udan: Atenas, Berlin-Schönefeld, Bukarest-Henri Coandă, Erroma-Fiumicino, Fuerteventura, Eivissa, Erroma-Fuimicino [2015eko apirilaren 7an hasten da], Menorca, Palma Mallorcakoa, La Palma, Milan-Malpensa, Santorini, Venezia-Marco Polo Neguan: Marrakex

Charter hegaldiak

Hegaldiak
  • Alemania: Berlin
  • Aljeria: Aljer, Tinduf
  • Austria: Viena
  • Danimarka: Kopenhage
  • Egipto: Aswan, Luxor, Kairo
  • Erresuma Batua: Londres-Gatwick
  • Errusia: San Petersburgo
  • Estonia: Tallinn
  • Grezia: Atenas
  • Hungaria: Budapest
  • Islandia: Reykjavik
  • Israel: Tel Aviv
  • Italia: Bari, Catania, Venezia
  • Kroazia: Zagreb, Pula
  • Letonia: Riga
  • Malta: Malta
  • Maroko: Marrakex, Casablanca
  • Norvegia: Oslo, Bergen
  • Turkia: Antalia, Izmir, Nevşehir eta Sabiha Gökçen
  • Txekiar Errepublika: Praga
  • Ukraina: Kiev

Estatistikak

Bilbo-Loiu nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 1992-2016 (milioi bidaiari)
<timeline>

ImageSize = width:auto height:250 barincrement:29 PlotArea = left:30 bottom:15 top:10 right:15 AlignBars = justify Period = from:1 till:5 TimeAxis = orientation:vertical

Colors = id:gray value:gray(0.5) id:line1 value:gray(0.9) id:line2 value:gray(0.7)

ScaleMajor = start:1 increment:1 gridcolor:line2 ScaleMinor = start:1 increment:1 gridcolor:line1

PlotData= color:blue width:20 bar:1992 from:start till:1.447 bar:1993 from:start till:1.316 bar:1994 from:start till:1.426 bar:1995 from:start till:1.602 bar:1996 from:start till:1.795 bar:1997 from:start till:2.025 bar:1998 from:start till:2.123 bar:1999 from:start till:2.252 bar:2000 from:start till:2.556 bar:2001 from:start till:2.492 bar:2002 from:start till:2.464 bar:2003 from:start till:2.851 bar:2004 from:start till:3.396 bar:2005 from:start till:3.843 bar:2006 from:start till:3.876 bar:2007 from:start till:4.289 bar:2008 from:start till:4.173 bar:2009 from:start till:3.655 bar:2010 from:start till:3.889 bar:2011 from:start till:4.046 bar:2012 from:start till:4.171 bar:2013 from:start till:3.801 bar:2014 from:start till:4.015 bar:2015 from:start till:4.278 bar:2016 from:start till:4.588 </timeline>

Eguneratua: 2017ko urtarrilaren 11.

Azken urteotan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakadaren ondorioz, aireportuak eginiko hegaldi kopurua ere handitu da. Guggenheim Bilbao Museoa ireki zutenetik, Europa osoko konpainiak hasi dira Bilbora hegaldiak eskaintzen. Horietarik gehienak kostu txikiko hegazkin konpainiak dira; baina, beste aireportuetan ez bezala, Bilbon ezartzen direnek ez dute inolako diru laguntzarik jaso.

2006. urtean 3.876.072 bidaiari pasatu ziren Bilboko aireportutik. Horietarik 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786 Espainia barneko hegaldietako bidaiariak.

2016an bidaiarien errekorra gainditu zen, 4.588.265 bidaiariekin, aurreko urteetako datuen joerari jarraiki. Hala, terminalak, 4 milioi bidaiarientzat proiektatuta, berriro ere bere edukiera gainditu du.

Urtea 2000 2002 2004 2006 2008 2010 2012 2014 2016
Bidaiariak 2.527.793 2.450.591 3.390.819 3.871.088 4.169.021 3.883.356 4.171.092 4.015.352 4.588.265

Hegaldiak bidaiarien arabera

Artikulu nagusia: «Bilboko aireportuko hegaldiak bidaiarien arabera»
Bidaiari gehien izandako hegaldiak – 2012 / 2014
Postua Hiria 2012an 2013an 2014an Aldaketa Airelineak
1 Madril, Espainia 835.968 606.514 616.732 %1,7 Iberia, Air Europa
2 Bartzelona, Espainia 611.784 508.759 494.692 %2,6 Vueling
3 Frankfurt, Alemania 204.050 222.529 225.625 %1,3 Lufthansa
4 Munich, Alemania 193.708 209.876 220.536 %5,0 Lufthansa
5 Paris-Charles de Gaulle, Frantzia 191.962 171.781 189.954 %10,5 Air France
6 Palma, Espainia 164.615 163.498 189.806 %16,0 Air Berlin, Vueling, Air Nostrum
7 Málaga, Espainia 162.350 164.042 168.690 %2,8 Vueling
8 Sevilla, Espainia 227.837 153.188 151.443 %1,0 Vueling
9 Londres-Stansted, Erresuma Batua 132.427 142.661 143.693 %0,7 EasyJet
10 Ipar Tenerife, Espainia 111.705 128.783 128.767 %0,0 Vueling, Air Europa

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko aireportuak
  • Txorierri

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Lufthansa
11 August 2014
Symmetrical wings, white concrete and lots of glass are the characteristic features of Bilbao Airport’s terminal. Referred to in Spain as "La Paloma", the terminal was designed by Santiago Calatrava.
Alessandro Candeo
31 July 2016
Small airport not far from the city. Easy check-in and fast security check. Limited selection of duty-free items and food/beverages. Free WiFi is a bonus!
Dave Mc
10 January 2020
A small airport with just 12 gates, but super easy to get in and out of. I literally felt like the only one here and it had all the shops I hoped for, even sells the whole pig legs! ????
Mark McLaughlin
15 July 2015
Before security go to the restaurant near check in desks 5 and 6. Probably the best airport restaurant I've ever eaten in. The daily menu at €22 including drinks and coffee is a must.
Martin Prebio
14 August 2017
Nice, small and efficient airport. Bus to the city center is very cheap and frequent.
Ann Osipova
10 April 2022
Beautiful airport, designed by Santiago Calatrava, even tho it has leaks (which is not necessary Calatrava’s fault). ????If you have to wait for your flight, go down to sector D, there is nobody there!
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Hotel Abando

hasita $136

House in front the river

hasita $155

Mercure Bilbao Jardines De Albia

hasita $194

Barcelo Bilbao Nervion Hotel

hasita $168

Hotel Arenal Bilbao

hasita $92

Hotel Conde Duque Bilbao

hasita $168

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Museoa arte moderno eta garaikideko museoa da,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Zubizuri

Zubizuri Bilboko oinezkoen zubi bat da, Santiago Calatrava arkitekto

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Bilboko Donejakue katedrala

Donejakue Katedrala, Bilbok duen eliza nagusia da. Izen bereko plazan

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Butroeko gaztelua

Butroeko gaztelua Gatikako (Bizkaia) Butroe auzoan kokaturik dagoen

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Bizkaiko Zubia

Bizkaiko Zubia Getxoko Areeta auzoa eta Portugalete batzen dituen zubi

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Playa de Brazomar

Playa de Brazomar erakargarri turistikoa da, Hondartzak bat Chorrillo

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Ruinas de la torre medieval de los Templarios

Las Ruinas de la Torre medieval de los Templarios en Allendelagua, en

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Playa Oriñon

Playa Oriñon erakargarri turistikoa da, Hondartzak bat Torguiendo ,

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Singapur Changi aireportua

Singapur Changi aireportua Singapur hiriaren erdigunetik 17,2

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Hamad International Airport

Hamad International Airport (IATA: DOH, ICAO: OTHH) (Arabic: مطار حمد

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Incheon International Airport

Incheon International Airport (IIA) Шаблон:Airport codes (한국어.

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
New Chitose Airport

New Chitose Airport (新千歳空港, Shin-Chitose Kūkō) (IATA: CTS, ICAO: RJCC)

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Antalyako aireportua

Antalyako nazioarteko aireportua (turkieraz: Antalya Havalimanı)

Ikusi antzeko leku guztiak