Big Ben

"Big Ben" goitizen bat da, eta horrekin ezaguna da Londreseko Westminsterreko jauregiko erloju-dorrean dagoen erlojuaren bost ezkiletatik handiena, 13,5 tonakoa. Maiz asko erabili ohi da goitizen hori, halaber, bertako erlojua adierazteko, bai eta dorre osoaz hitz egitean ere.

Erlojua da munduan dagoen lau aurpegiko erloju kanpaidun handiena. Dorrea Westminsterreko jauregiaren ipar-ekialdeko muturrean kokatuta dago. Jakina denez, Erresuma Batuko parlamentuaren egoitza da Westminsterreko jauregia.

Hurbilen dauden Londresko metroaren geltokiak Waterloo eta Westminster dira.

Dorrea

Antzinako Westminsterreko jauregia 1834ko urriaren 22ko gauean izandako sute batek suntsitu zuen. Haren ordez jauregi berri bat eraikitzeko diseinua Charles Barryk egin zuen, eta diseinu horretan zegoen sartuta dorrea. Jauregi berria eraikitzeko arkitektoen burua Charles Barry bazen ere, erloju-dorrearen diseinurako Augustus Pugin-engana jo zuen. Dorrea Gothic Revival estiloan dago diseinatuta, eta 96,3 metroko altuera dauka.

Behealdetik hasita, erloju-dorrearen egituraren lehen 61 metroko zatia adreiluz egina dago, kanpoaldetik hondar-koloreko Anston kareharrizko estaldura batek bilduta. Dorrearen gainerakoa, goialderaino, burdinurtuzko egitura duen orratz bat da. Dorrea hormigoizko zolata karratu batean oinarrituta dago, alde bakoitza 15 metrokoa duena. Zolata horrek 3 metroko lodiera du, eta lurraren gainazaletik 4 metroko sakoneran paratuta dago.

Erlojuaren lau aurpegiak lurraren gainetik 55 metrotara daude.

Dorrea eraiki zenez geroztik zoruaren baldintzetan izandako aldaketa batzuk direla-eta (aipagarriak dira metroko Jubilee Line linearen hedapenerako tunelgintza-obrek eragindakoak), dorrea zertxobait makurtuta dago ipar-mendebalderantz. Bestalde, tenperaturaren gorabeheren ondorioz, urtero milimetro gutxi batzuetako kulunkadura izaten du ekialdera eta mendebaldera.

Erlojua

Erlojua eta erloju-aurpegiak Augustus Puginek diseinatu zituen. Erloju-aurpegiak 7 metroko diametroa duen marko batean muntatuta daude, eta opalozko 312 pieza ere daude bertan ipinita, beirate bateko egituraren antzera. Beirazko osagaietako batzuk kendu egin daitezke, erlojuaren orratzen ikuskapen-lanak egiteko. Erloju-aurpegien ingurua urre-kolorekoa da,

Erloju-aurpegi bakoitzaren azpialdean, urre-koloreko letretan, latinezko idazkun bat dago, honela dioena: DOMINE SALVAM FAC REGINAM NOSTRAM VICTORIAM PRIMAM. Euskaraz, hauxe esan nahi du: "Oi, jauna, salbu eduki ezazu gure erregina, Viktoria Lehena".

Blitzean, alemanen bonbardaketek Westminsterreko jauregian jo zuten, eta 1941eko maiatzaren 10ean, bonba-erasoaldi batek bi erloju-aurpegi eta dorrearen teilatuaren atal batzuk kaltetu zituen, Komunen Ganbera deuseztatzeaz gain. Sir Giles Gilbert Scott arkitektoak bost solairuko bloke berri bat diseinatu zuen. Solairu horietako bi hartzen ditu gaur egungo Komunen Ganberak, zeina 1950eko urriaren 26an erabili baitzen lehenbiziko aldiz. Pairatutako bonbardaketak bortitzak izan ziren arren, Blitzean zehar erlojuak doitasunez funtzionatu eta jo zituen kanpaiak.

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
ℳ????????♍
18 January 2017
An instantly recognizable symbol of London, you can spy Big Ben from any number of vantage points in the city. It's truly magical if you're standing right there when you hear the clock's chime
Yuvi Sehmi
16 August 2014
Really famous landmark in London you can't go to London without visiting such buildings as the Big Ben and it overlooks the River Thames which is a spectacular sight , especially in at night
David Chung
14 January 2017
One of the most popular attractions in London, definitely worth visiting! Do take a walk along Westminster Bridge to get a nice view on the clock tower as well as the adjacent Palace of Westminster.
Nick Ward
17 June 2014
The climb of the Elizabeth Tower to Big Ben was was one of the best tours I have ever taken in London. Book about 6 months in advance via your local MP
Saad M ™
27 August 2016
The real name is “The Clock Tower”. Big Ben is just the nickname given to the largest bell in the tower, formally known as “Great Bell”. However, “Big Ben” has become much more commonly used. (FACT)
Jose Lopez
3 February 2015
To go inside the Big Ben's tower you must be a citizen from Great Britain, or book in advance (up to a few moths before your visit). The place and building is amazing, the details are impressive.
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Spectacular Strand 2 bed apartment!!

hasita $0

Amba Hotel Charing Cross

hasita $645

1 Compton

hasita $0

Clarendon Serviced Apartments - Chandos Place

hasita $0

The Grand at Trafalgar Square

hasita $418

Amba Hotel Charing Cross

hasita $0

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Erresuma Batuko Komunen Ganbera

Erresuma Batuko Komunen Ganbera (ingelesez House of Commons) Erresuma

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Parliament Square

Parliament Square Erresuma Batuko Londres hiriburuan dagoen plaza bat

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Westminster jauregia

Westminster jauregia (ingelesez Palace of Westminster) Erresuma Batuko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Santa Margarita eliza (Westminster)

Westminster abadia (ingelesez: St Margaret's) Erresuma Batuko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Westminster zubia

Westminster zubia (ingelesez Westminster Bridge) Erresuma Batuko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Zenotafio

Zenotafio bat, hutsik dagoen hilobia da edota pertsona edo talde

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Westminster abadia

Westminster abadia (ingeleraz: Westminster Abbey) katedral baten

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Victoria Tower

The Victoria Tower is the square tower at the southern end of the

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Independence Hall

Independence Hall 1732 eta 1753 artean eraikitako Ameriketako Estatu

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Dolmabahçe Clock Tower

Dolmabahçe Clock Tower (Türkçe. Dolmabahçe Saat Kulesi) is a clock tow

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Izmir Clock Tower

Izmir Clock Tower (Turkish: İzmir Saat Kulesi) is a historic clock

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Chicago Board of Trade Building

Chicago Board of Trade Building, Ameriketako Estatu Batuetako Chicago

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Philadelphia City Hall

Philadelphia City Hall is the seat of government for the city of

Ikusi antzeko leku guztiak