Ben Youssef madrasa1 24px UNESCOren gizateriaren ondarea | |
200pxpx Garbiketak egiteko patioa. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv, v |
Erreferentzia | 331 |
Kokalekua | link= Maroko |
Eskualdea2 | Arabiar Herrialdeak |
Koordenatuak | 31° 37′ 55″ N, 07° 59′ 10″ W / 31.63194°N,7.98611°WKoordenatuak: 31° 37′ 55″ N, 07° 59′ 10″ W / 31.63194°N,7.98611°W |
Izen ematea | 1985 (IX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Ben Youssef madrasa, Koran ikasteko eskola, Marrakexen (Maroko), Ben Youssef meskita ondoan dago. Marokoko artearen eraikin adierazgarrienetariko bat da. Abu al-Hasan ben Uthman sultanak XIV. mendean sortu zuen. Hau Marrakexeko madrasa garrantzitsuena da.
XIV. mendean Abu al-Hasan ben Uthmanek sortu zuen madrasa hau. Bertan 800 ikasle Korana ikasten zuten. Saadiek erabat berreskuratu zuten eraikina eta historiarako bere artearen adibide handia utzi zuten. Gaur egun funtzionatzen jarraitzen du nahiz eta bisitariei irekita egon.
Madrasaren erdian garbiketak egiteko patio handi bat dago. Erdian uraska dago. Eraikinak zedro zurez egina daude, koloretako azulejuekin eta estukoz apainduta. Otoitz aretoak, musulmanak ez direnentzat itxita daudenak, oso dekorazio aberatsa erakusten du. Meka zein aldetan dagoen adierazten duen mihraba (paretan izaten den abside edo sartune txikia) erabat apainduta dago ere bai.
Alboetako hormetan basmala bezelako idazkun ugari ikus daiteke, estukoetan zein azulejuetan.
Barrualdea.
Mosaikoen zehaztasuna.
alt= | Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ben Youssef madrasa link=d:Q1560540 |
Kategoria:Marrakexeko eraikinak Kategoria:XIV. mendeko arkitektura Kategoria:Gizateriaren Ondarea Marokon Kategoria:Marokoko arkitektura Kategoria:Madrasak