Bavariako oihana (alemanez: Bayerischer Wald edo Bayerwald; bavarieraz: Boarischa Woid) Alemaniako eskualde menditsu eta basotsua da. Txekiako mugaren ondoan dago eta Bohemiako oihanaren jarraipena da. Gehiengoa Bavaria Beherea eskualdean dago baina iparraldea Palatinatu Garaikoa da. Eskualdeko mendirik altuena Großer Arber ("Arber Handia", 1.456 m) da eta ibairik nagusiena Regen ibaia.