Assur

Assur hiria (Asshur edo Ashur ere deitua), Tigris ibaiaren ertzean dagoena, jatorrian, Babiloniaren kolonia bat izan zen, eta, ondoren, Asiriako lehen hiriburu bihurtu zen (K. a. 879 arte), estatu honi, Asiriari, izena eman ziolarik. Bere existentziaren lehen testigutzak, K. a. III. milurtekoak dira. Mediarrek hartu zuten K. a. 614an eta, erabat suntzitua izan zen.

Bere hondakinak, gaur egun, Irakeko al-Charquāṭn daude. UNESCOk, Assur, Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2003an eta, urte berean, arriskuan zeuden gizateriaren ondare izendatutako tokien zerrendan sartu zuen.

Historia

Assur Kristo aurreko III. milurtekoan

Indusketa arkeologikoek, tokia, K. a. III. milurtekoaren erdialdean okupatuta zegoela frogatzen dute, sumeriar garaian, Asiriar Inperioa agertu aurretik. Hiriaren hondarrik antzinakoenak, Ishtar jainkosaren tenpluko zimentuetan eta Antzinako Jauregian aurkitu ziren. Akadiar Inperioan, hiria, jatorria Akaden zuten erregeek gobernatu zuten. Sumeriar Pizkundea deritzonean, hiria, gobernari sumeriar batek gobernatu zuen.

Assur, Antzinako eta Erdiko Asiriar Inperioan

Ur-III neosumeriar dinastia elamitek suntsitu zuten garaian, K. a. 2004an, tokiko printzeak, Assurrekoak barne, atzerritarren nagusitasuna gainetik kendu zuten. Assur, laster bihurtu zen merkataritza gune garrantzitsu bat, eta merkataritza ibilbideek, hiria Anatoliarekin lotzen zuten, non Assurreko merkatariek merkataritza koloniak ezarri zituzten. Kolonia hauei, kârum zeritzen, eta, nagusiki, eztainu eta artilearen salerosketan aritzen ziren (Kültepe). Assur hirian eraiki ziren lehen tenplu handiak, tokiko jainkoa zen Assurri eta Adadi sagaratuak. Lehen gotorlekuen eraikuntza ere, garai honetan hasi zen.

Assur, Shamshi-Adad I.aren erresumako hiriburua izan zen (K. a. 1813-K. a. 1781), nork, hiriaren boterea eta eragina, Tigris ibaiaren haranetik haratago hedatu zuen. Garai honetan eraiki zen Errege Jauregi Handia, eta Assurreko tenplua zabaldua izan zen, eta, horretaz, gain, ziggurat bat gehitu zitzaion. Erresuma hau, Babiloniako errege izan zen Hammurabi ospetsuak, bere domeinuetara erantsi zuenean desagertu zen, Shamshi Adad hil ondoren. Eraikuntza lanak, mende gutxi batzuk beranduago berrabiatu zirela jakina da Puzur-Assur III.a tokiko erregearen gobernupean, hiria berriz gotortu zuena eta hegoaldeko auzoak defentsa nagusietara gehitu zituena. K. a. XV. mendean, tenplu bana eraiki zen Sin ilargi jainkosa eta Shamash eguzki jainkoaren omenez. Ondoren, hiria, Mitaniren mende geratu zen.

Asiriak, bere independentzia, K. a. XIV. mendearen erdialdean berreskuratu zuen, eta, hurrengo mendeetan, Assurreko antzinako tenplu eta jauregiak zaharberritu ziren. Tukulti-Ninurta I.ak (K. a. 1244-K. a. 1208), tenplu berri baten eraikuntza hasi zuen, Ishtar jainkosari sagaratua. Anu-Adaden tenplua, Tiglath-Pileserren erregealdian eraikia izan zen (K. a. 1115-K. a. 1075). Hiriaren harresituriko zatia, asiriar garai ertainean hazi zen, 120 hektareako hedadura hartzeraino.

Assur neoasiriar garaian eta ondoren

Neoasiriar garaian (K. a. 912-K. a. 612), erregearen egoitza Asiriako beste hiri batzuetara eraman zen. Asurnasirpal II.ak (K. a. 884-K. a. 859), hiriburua, Assurretik Kalhura pasa zuen (Nimrud). Assur hiriak, baina, inperioko gune erlijiosoa izaten jarraitu zuen, jainko nazionala zen Asurren omenezko bere tenpluagatik. Senaqueriben erregealdian, (K. a. 705-K. a. 682) Urte Berriko Etxea eraiki zen, akitu, eta zenbait jai ospatu ziren hirian. Zenbait asiriar errege lurperatuak izan ziren Antzinako Jauregiaren azpian. Assurren oparotasunezko egunen amaiera, K. a. 614an iritsi zen, mediarrek, Asiria konkistatzen ari zirela, hiria, suntsitua eta arpilatua izan zenean.

Mende batzuk beranduago, hiria berriz okupatua izan zen, partiar garaian. Hiriaren iparraldean, izaera administratiboko eraikin berriak eraiki ziren, eta, hegoaldean, jauregi berri bat. Hala ere, hiria berriz suntsitua izan zen Sapor I.a sasanidar erregearen garaian (241-272). Hirian, finkatzeak, XII eta XIII. mendeetatik ezagutzen dira, baina, ondoren, beduino nomadak bakarrik bizi izan ziren bertan. Egungo asiriarrek, tokia gurtzen jarraitzen dute.

Errege jauregiak

Assurreko monumentu garrantzitsurik zaharrena, "Jauregi Zaharra" da, jada eraikia zegoena Shamshi-Adad I.aren garaian, K. a. XVIII. mendean, eta, ondoren, Arad-Nirari I.ak eta Asurnasirpal II.ak berreraiki zutena. 1,2 hektareako hedadura du eta erdialdeko patioen inguruan antolatua dago.

"Jauregi Berria", beranduago eraikia izan zen, gotorlekuaren iparmendebaldean, Tukultu-Ninurta I.aren erregealdian, eta ondoren, Senaqueribek zaharberritua. Eraikin honetan, asiriar errege askoren hilobiak aurkitu dira: Assur-bel-kala I.arena (K. a. 1074-K. a. 1056, Asurnasirpal II.arena, Shamshi-Adad V.arena K. a. 824-K. a. 811), eta baita, beharbada, Senaquerib berarena ere. Azken honek hiria berrantolatu zuenean, hegoalderago bere semeentzako beste jauregi bat eraikitzea agindu zuen. Hiriko noble garrantzitsuen etxe pribatuak ere aurkitu dira, nobleak ez ziren beste pertsona batzuen hilobiez gain.

Bibliografia

  • Walter Andrae: Das wiedererstandene Assur. Hinrichs, Leipzig 1938 ISBN 3-406-02947-7
  • Walter Andrae: Babylon. Die versunkene Weltstadt und ihr Ausgräber Robert Koldewey. de Gruyter, Berlin 1952.
  • Eva Cancik-Kirschbaum: Die Assyrer. Geschichte, Gesellschaft, Kultur. C.H.Beck Wissen, Munich 2003. ISBN 3-406-50828-6
  • Olaf Matthes: Zur Vorgeschichte der Ausgrabungen in Assur 1898-1903/05. MDOG Berlin 129, 1997, 9-27. ISBN 0342-118X
  • P. A. Miglus: Das Wohngebiet von Assur, Stratigraphie und Architektur. Berlin 1996. ISBN 3-7861-1731-4
  • Susan L. Marchand: Down from Olympus. Archaeology and Philhellenism in Germany 1750-1970. Princeton University Press, Princeton 1996. ISBN 0-691-04393-0
  • Conrad Preusser: Die Paläste in Assur. Gebr. Mann, Berlin 1996. ISBN 3-7861-2004-8
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Assur ez dago oraindik aholku edo argibiderik. Agian izango al zara bidaiarientzako informazio baliagarria bidaltzen lehena? :)

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
In the Historical Center of Mardin

hasita $0

Büyük Mardin Oteli

hasita $40

Shmayaa Hotel

hasita $96

Dara Konag?

hasita $25

Mardius Tarihi Konak

hasita $209

Artuklu Kervansarayi

hasita $19

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Nimrud

Nimrud (asiriarrek Kalkhu bezala eta Biblian Calah edo Kalakh bezala

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mar Behnam Monastery

Monastery of the Martyrs Saint Behnam and his Sister Sarah (syr.

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Nuzi

Nuzi, gaur egungo Irakeko Kirkuk hiritik hegomendebaldera aurkitzen

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Dair Mar Elia

Dair Mar Elia (syr. ܕܝܪܐ ܕܡܪܝ ܐܝܠܝܐ, Arabic: دير مار إيليا) (kno

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Ninive

Ninive (akadieraz Ninua; arameoz ܢܝܢܘܐ; hebreeraz נינוה, Nīnewē; a

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mashki Gate

Mashki Gate are one of the gates of an ancient Nineveh city in Iraq.

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Ninive

Ninive (akadieraz: Ninwe; asiriera klasikoz:

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Hatra

Hatra (arabieraz: الحضر al-Ḥaḍr) Mesopotamia Garaiko hiria izan zen

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Hatra

Hatra (arabieraz: الحضر al-Ḥaḍr) Mesopotamia Garaiko hiria izan zen

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Abu Mena

Abu Mena Egiptoko monasterio koptoa izan zen, kristautasunaren

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Machu Picchu

Machu Picchu (ketxuazko machu pikchu, 'tontor zahar') kolonaurreko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Atenasko Akropolia

Atenasko Akropolia Grezia klasikotik heldu zaigun ondarerik

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Persepolis

Persepolis (grezieraz Περσέπολις, Persepolis, literalki 'pertsiar

Ikusi antzeko leku guztiak