Angkor Wat edo Angkor Vat, Angkor hiri galduan (Kanputxea) XII. mendean eraikitako tenplua da, Suryavarman II.a erregearen aginduz eraikia.
Tenplu hau 200 kilometro karratu hartzen dituen konplexuan hobekien mantendu den tenplua da, gaur egun oraindik bere erlijio funtzioa mantentzen duelarik (hasiera batean tenplu hindua zen, gaur egun budista).
Tenplua kosmogonia hinduaren errepresentazioa da, kanpoko hormak munduaren ertza irudikatzen du eta erdialdeko dorreek Meru mendiaren tontorrak, bertan jainko hinduak bizi zirelarik.
Gaur egun Kanputxeako turismo errekurtso nagusienetakoa da, eta herriarentzat ikur nagusi bilakatu da, banderan agertzeak azaltzen duen bezala.
.]]