Anberesko Andre Mariaren katedrala (frantsesez: Cathédrale Notre-Dame d'Anvers, nederlanderaz: Onze-Lieve-Vrouwekathedraal van Antwerpen) Belgikako katedral katolikoa da, Anberesko elizbarrutiaren egoitza dena. 1352 eta 1521 artean eraikia, Peter Paul Rubens, Otto van Veen, Jacob de Backer edo Marten de Vos bezalako margolarien lanak ditu bere barnealdean.
UNESCOk 1999. urtean bere kanpandorrea Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |