Ambohimanga

Ambohimanga Madagaskarren dagoen muino gotortu ezaguna da, eta indusketa leku garrantzitsua ere bai beraz. Antananarivo hiriburutik 24 kilometro ipar-ekialdera dago.

Ikusi ere

Muinoak hiri baten aztarnak ditu, hainbat hilobi eta toki sakratu ere bai, horregatik malgaxe herriarentzat esanahi erlijioso eta historiko handia dauka. 2001 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen beraz.

Etimologia

Ambohimanga izenak malgaxe hizkuntzako bi hitzen elkarketaz eratuta dago: ambohi (muinoa) eta manga (sakratua, urdina edo jainkoa).

Historia

Madagaskar uhartearen erdialdeko lur garaiak K.a. 300-200 urteen artean populatuak izan ziren. Borneotik piraguaz iritsi bide zen Vazimba herriak sortu zituen aurreneko herrixkak uharteko baso sarrietan.

XV mendean Merina etniak uhartearen hego-ekialdetik erdialderantz jo zuen eta muinoen gainetan existitzen ziren vazimben herrien gainean beraienak eraiki zituzten. XVI mendearen erdialdera merinatarren printzerriak errege bakarraren menpean bildu ziren Merinako erresuma sortuz. Lehenengo erregea Andriamanelo (1540–1575) izan zen eta honek kanpaina militarrak burutu zituen vazimba herria asimilatzeko. Horretarako Ambohimanga muinoa gotorleku bihurtu zuen, eta hau oinarri hartuz erresuma osoan muino gotortu berriak altxatu zituen.

Hurrengo mendeetan etorri ziren erregeek Ambohimangatik gobernatu zuten beren lurraldea eta aldian aldian elementu berriak gehitu zizkioten muinoari. Andriambelomasina erregeak (1730–1770) esate baterako babesak nabarmen indartu zituen.

XIX mendean Ranavalona I erreginak (1828–1861) atzerritarrei Ambohimanga muinoan sartzea debekatu zien, baina 1895 urtean Madagaskar Frantziarren kolonia bihurtu zen eta hauek 1897an malgaxeen erresistentzia deusezteko helburuaz Ambohimangako erlikiak Antananarivo hiriburura eraman arazi zituzten eta Ambohimangak izaera sakratu eta debekatua galdu egin zuen.

Egitura

Muinoak 138 metrotako altuera du ekialdean eta mendebalderantz malda apal batean jeisten dihoa. Errege hiria muinoaren tontorrean dago eta XVII eta XVIII mendeetan eraikitako arroz terrazek inguratzen dute. UNESCOk izendaruriko Gizateriaren Ondare eremuak 59 hektarea hartzen ditu.

Hainbat zangak eta harrizko harresik inguratzen dute hiria. 14 ate ditu kanpoko harresiak eta zazpi barneko harresiak. Barruan jauregiak eta erregeen hilobiak ikus daitezke.

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Ambohimanga ez dago oraindik aholku edo argibiderik. Agian izango al zara bidaiarientzako informazio baliagarria bidaltzen lehena? :)

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Asia & Africa hotel

hasita $75

Les Hautes Terres Hotel

hasita $64

Relais Des Plateaux

hasita $128

Ibis Antananarivo Ankorondrano

hasita $114

La Résidence d'Ankerana

hasita $31

Meva Guesthouse

hasita $28

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Lake Alaotra

Lake Alaotra (French: Lac Alaotra) is the largest lake in Madagascar,

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kremlin

Kremlin (errusieraz Московский Кремль, Moskovski Kreml) Moskuko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Habana Zaharra

Habana Zaharra Kubako hiriburuaren zonalde zaharrena eta historikoa

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Perito Moreno glaziarra

Perito Moreno glaziarra Argentina eta Txileren arteko mugan dagoen

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Geirangerfjord

Geirangerfjord Norvegian kokatuta dagoen fiordo bat da, More og

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Batalhako monasterioa

Santa Maria da Vitória monasterioa (portugesez: Mosteiro de Santa

Ikusi antzeko leku guztiak