Alnwick gaztelua (ingelesez Alnwick Castle) Ingalaterrako ipar-ekialdeko Northumberland konderriko Alnwick udalerrian dagoen gaztelu bat da.
Zatirik antzinakoenak 1096an, Yves de Vescy, Alnwickeko baroiak normandiar konkistaren garaian eraikitakoak dira. Luzaroan, Ingalaterrako Erresuma eskoziarren erasoaldietatik babesteko Eskoziako Erresumaren mugatik hurbil zeuden defentsa gotorlekutako bat izan zen.
Filma ospetsu ugari bertan girotu izan dira, tartean, Becket (1964), Robin Hood: Prince of Thieves (1991), Elizabeth (1998), Harry Potter and the Philosopher's Stone (2001), Harry Potter and the Chamber of Secrets (2002), Robin Hood (2010).
Telesaila ezagun ugari ere girotu izan dira: The Black Adder (1983) eta Robin of Sherwood (1984–1986).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |