Alcatrazeko kartzela, San Franciscoko badian dagoen Alcatraz irlan zegoen eta bere garaian munduko kartzelarik ezagunenetakoa izan zen. Bertan espetxeratu zituzten gangster famatu ugari, horien artean Al Capone. Segurtasun handieneko kartzela zen ihes egin nahi zutenak, badiako urak igerian gainditu behar baitzituen hipotermia jasateko arriskua izaki. Sortzen zuen kutsadura zela eta 1963an itxi egin zuten eta egun elementu turistiko gisa gordetzen da.