Akre edo, antzina, Donibane Akrekoa (hebreeraz עכו, Akko, arabieraz عكا, Akka), Israelgo hiri bat da, Iparraldeko barrutian dagoena. Mediterraneo Itsasoaren kostaldean, Haifako badian, dago. Hirugarren Gurutzadan Donibane Akrekoa izena hartu zuen. Bahaismoaren hiririk sakratuena da.
Erdi Aroan Gurutzatuen gotorleku garrantzi handikoa izan zen San Joan Akrekoa. Gurutzatuek azkeneko aldiz galdu zutenean, 1291. urtean, bukatu zen gurutzatuen Palestinako egonaldia. Berengaria Nafarroakoa infanta bertan bizi zen Rikardo I.a Ingalaterrakoa bere senarra Palestinan izan zen bitartean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |