Hagia Sofia

Hagia Sofia edo Jainkotiar Jakinduriaren eliza, batzuetan Santa Sofia, (grezieraz Άγια Σοφία, turkieraz Ayasofya Müzesi) antzinako basilika kristaua da, gero mezkita eta orain museoa den eraikina da, Istanbulen kokatua. Ezaguna kupula erraldoia dela-eta, arkitektura bizantziarreko lan gailena da.

]] Eriki zenean Hirutasun Santuaren bigarren pertsonari eskainia izan zen, Jesusi, alegia. 532 eta 537 urteen artean eraikia izan zen, Bizantziar Inperioko hiriburu zen Konstantinopolisen, gaur egun Istanbul, garai horretan, Bizantziar Inperioko enperadorea Justiniano I.a zela.

Bere arkitektoek, Antemio Trallesekoa eta Isidoro Miletokoak, ia oinplano karratukoa zen eraikina, petxinen gainean jarritako erdiko kupula batekin estali zuten. Kupula hau, lau arkuren gainean aurkitzen da, arku hauek, aldi berean, beste hainbeste zutabek eusten dituztelarik. Bi kupulaerdik egiten dute erdiko kupularen kontrahorma lana, eta irekitako harresiak, kontrahormek ziurtatzen dituzte. Gainera, bizantziar mosaiko ederrak ditu.

2007an, Munduko 7 mirari berriak aukeratzeko zerrendan aurkitzen zen eraikinetako bat da.

Historia

Konstantinoren basilika primitiboaren gainean eraikia izan zen, bost urtetan, Justiniano I.aren erregealdian. Antemio Trallesekoa eta Isidoro Miletokoa izan zire horren arduradunak, matematikaria lehena eta arkitektoa bigarrena, Agatiasen hitzetan "geometria materia solidoarentzako erabiltzen" saiatu zirenak. Justinianok, enperadore honen kronista ofiziala zen Prokopio Zesareakoaren arabera, Santa Sofia amaitua ikusi zuenean, honako hau oihukatu zuen: "Salomon, garaitu zaitut!".

Eliza kristau bezala erabilia izan zen ia mila urtez, 537an bere eraikuntza amaitu zenetik, 1453ko Konstantinopolisen erorketa arte, une honetan, mezkita bihurtu zelarik. Han babestu ziren beldurturiko biztanleak hiria otomandarrek erasoa zenean. 1935ean museo bihurtu zen.

Arkitektura

Bere arkitektura, nagusiki espaziala da, kanpoaldeko efektua, otomandarrek bereziki aldatua izan den arren, minarete, ezproi eta beste arintze batzuekin aberastu zutenak. Eraikinaren ideia, eraiki behar zen kupula handia, lau arkuren bidez eutsia izatea zen, bultzadak desbideratuko zituzten kupulaerdi eta kontrahormen bidez indartuak. Honela, hormigoiaren erabilera eragozten zen, adibidez, Erromako Agriparen Panteoian erabilia.

Oinplanoa, 77x71 metroko laukizuzen bat da, ia laukia. Kupula, 56,6 metroko garaiera eta 31,87 metroko diametroa duena, lau puntutan danborrik gabe eutsita dago, eta berrogei leihok banandutako beste hainbeste kontrahormaz inguratua dago, Prokopioren arabera "zerutik, urrezko kate baten bidez zintzilikatua" dagoenaren itxura duelarik. Kanpoaldetik, eliza handiaren masa harmoniarekin baina grazia handirik gabe altxatzen da. Kupulak, antzinako basilikentzako oso arrotza zen zentralizazio bat ezartzen zuen, baina petxina eta ahaleginak alboetako nabeei emanez, baita argiaren erabileraren fintze bati esker "ez dirudi oinarri solidoan jarrita dagoenik". Mezkita Urdinaren parean aurkitzen da.

Behin betiko eraikuntza 532 eta 537 bitartean egiten da, Justiniano I.aren erregealdian, "Urrezko Lehen Aroa" bezala ezagutzen den garaian. Esan bezala, arkitektoak, Antemio Trallesekoa eta Isidoro Miletokoa izan ziren, aurrekaririk ez zuen diseinu bat egin zutenak, ezagutzen ziren elementuak hartuz (basilika oinplanoa eta biribilgunea), baina egitura berri batetan batzen direnak. 1453an, Konstantinopla otomandarren eskuetan erori zenean, Santa Sofia mezkita bihurtua izan zen; eta orduan gehitzen zaizkio oraindik argi ikus daitezkeen eta eraikina inguratzen duten lau minareteak, baita barneko medailoi apaingarriak ere.

Izen bereko beste eliza eta katedral batzuk

  • Greziako Tesalonika hiriko bizantziar elizarik handian. VIII. mendean eraikia eta ondoren mezkitan bihurtua. 1913an eliza kristau izatera pasa zen berriz. Bere arkitektura interesgarriagatik ezezik, tenplua, Analipsis edo Igokundearen bere mosaikoagatik da ezaguna, IX. mendeko garrantzitsuenetakotzat hartua
  • Ukrainako hiriburu den Kieven aurkitzen den eliza kristau bat. 1037an eraiki zuen Jaroslav I.a Jakintsuak. XI. mendeko eraikin adierazgarrienetakoa da.
  • Monemvassiako eliza kristau bat, Greziako Peloponeson aurkitzen den Erdi Aroko gotorleku bat.
  • Santa Sofia katedrala, Novgorod herrian aurkitzen den eliza kristau bat, Vladimir II.a printzeak eraikia 1050 inguruan, Kieveko izen bereko elizan oinarritua.
  • Bulgariako hiriburu den Sofian aurkitzen den eliza kristau bat, hiriburuari izena eman ziona. Sofiako Santa Sofia basilika IV. mendekoa da, eta Bulgariako hiriburuko hoberen kontserbatuta dagoen eraikinetako bat ere bada.
  • Turkiako Trabzon hirian aurkitzen den eliza kristau bat.
  • Zipreko hiriburu den Nikosian aurkitzen den antzinako eliza kristau bat, gaur egun mezkita dena.

Kanpo loturak

Шаблон:Commonscat

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
The Telegraph
20 November 2012
Right across from the cistern is the greatest single building in a city full of wonders, the Hagia Sophia or Aya Sofya (£8.70, closed Mondays). It was a church, then a mosque and is now a museum.
T S
19 January 2017
One of the most oldest churches since 500 AD. with a lot of details & great mixture between both Christian and Islamic cultures.
Hännelore Chavier
7 October 2016
1500 years of history - Originally a Greek Orthodox Cathedral, converted to a Roman Catholic cathedral for a period, later an Ottoman mosque, & now a secularized museum.????????????????????????⛪️????????
Ozan Vural
31 May 2017
On the second floor, walk directly and turn left as the directions. In the left, you will see a small marble with runes on it. From the year 900's and it says "Halfdan was here", a Viking rune.
Burcu Yatmazoglu
6 September 2018
One of the oldest surviving churches on the planet, which later became a mosque. Now a museum and has been home to various cultures and religions. It is unique among all the world’s grandest temples.
Kamyar Fatemifar
21 December 2016
Islamic Architecture & Christian Combined To Create This Great Work of Architecture , A Mosque & A Church , I Believe Church Used to be Better Though , Yet For Best Islamic Architecture Check Isfahan 
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Tugra Hotel

hasita $39

Hotel Yesilpark

hasita $47

Best Nobel Hotel 2

hasita $46

Star City Hotel

hasita $70

Babel Park Hotel

hasita $70

Tugra Hotel

hasita $0

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Soğukçeşme Sokağı

Soğukçeşme Sokağı (literally: Street of the Cold Fountain) is a smal

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Fountain of Ahmed III

The Fountain of Sultan Ahmed III (Turkish: III. Ahmet Çeşmesi) is a f

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Hagia Irene

Hagia Irene (grezieraz: Αγία Ειρήνη; turkieraz: Aya Irini Kil

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Basilika uraska

Basilika uhaska (grezieraz Βασιλικὴ κινστέρνη / Basilikè kinstérn

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Zeynep Sultan Mosque

The Zeynep Sultan Mosque (in Turkish Zeynep Sultan Camii) is a mosque

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Sultanahmet Jail

Sultanahmet Jail (Türkçe. Sultanahmet Cezaevi), a former prison in I

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
German Fountain

The German Fountain (Turkish: Alman Çeşmesi) is a gazebo styled f

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Firuz Ağa Mosque

The Firuz Ağa Mosque (Turkish: Firuz Ağa Camii) is an old Ottoman m

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Cathedral of the Resurrection of Christ, Kyiv

The Patriarchal Cathedral of the Resurrection of Christ (Ukrainian:

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Metropolitan Cathedral of Athens

Annunciation Cathedral, the Metropolitan Cathedral of Athens, (Greek:

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Selimiye Mosque (Edirne)

The Selimiye Mosque (Türkçe. Selimiye Camii) is an Ottoman mosque in t

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mosque of Muhammad Ali

The Mosque of Muhammad Ali Pasha or Alabaster Mosque (Arabic: مسجد محم

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mosque-Madrassa of Sultan Hassan

The Sultan Hassan Mosque is considered stylistically the most compact

Ikusi antzeko leku guztiak